Duela ehun urte (eta III)

[aurreko blogoetaren jarraipena da]

GRIPE IZURRI-GAIXOA GALARAZTEKO BILBOKO
OSALARI BAZKUNAK AGINTZEN DITUEN EGINBEHARRAK

[…]

Zabaldu den gripe deritzon gaitza gutxitu eta,
ahal den eran, kenarazteko egin beharrak

[…]

14.a: Gaixo honek birritan ez ei du inor jotzen, batez ere aldi luzea ez bada igaro zuela. Hauxe da jakintsuen iritzia eta hala ikusi da. Ez estutu, bada, lehendik igarota daukana berriro gaixotzea ez da erraz eta.

15.a: Oraingo gaixoa gripe deritzona da. Ez da beste gaixorik horixe baino. Horixe agertu da egin diren azterketetan, gaitzak darabilen bidean, eranskorra izatean eta abar. Ez da egia, bada, bestetariko gaixo astun kaltegarria denik, zabaldu den legez.

16.a: Negu aldean gaudenez gero, hotzarekin eta bustialdiekin ardura handia izan behar da. Ondo zaindu gorputza, eta ez hoztu eta ez busti, katarrorik etor ez dadin, katarroa gaixo honen atea da eta.

17.a: Osalariaren agindu barik osagairik (botikarik) ez da hartu behar, askotan on egin beharrean gaitz egin liteke eta.

18.a: Etxeko osalaria behar den arinen ezin bada etorri, Zauri Etxeetako osalariei deitu. Zauri Etxeetan osalariak gau eta egun daude.

19.a: Gaixo honek, ondo sendatzeko, gaixondo luzea behar du, bestela arin etor liteke gaixoa berriro.

20.a: Gaixorik dagoena ikustera joatea gaixorik dagoenarentzat gogaikarria da, eta ikustera doanarentzat gaixobidea eta arrisku handia. Urak ez dauka zerikusirik izurri honekin, uraren bidez ez dago eransterik, baina, dena dela, hobe izango da ur irakina edo mingostua edo berariazko ontzietan irazia edatea.