Normaltasun berria delakoan eman dugu uda: urruntze soziala, maskarak, ilarak nonahi, festarik ez, opor bidaiak auzora… Konfinamenduaren ondoren aski bezatuak ziruditen kurbak harrotzen hasi dira berriz abuztuan zehar, datorkeenaren aurrean dugun ziurgabetasuna areagotuz. Gizartearen portaera oro har arduratsuaren ondoan, den-dena auzitan jartzeko joera ere hasi da lotsagabetzen…
Oharra: Argazki hori Asturiasen atera nuen, joan den udan. Tolosaldeko Ataria-ren “Begirada grafikoa” atalean plazaratu da gaur (2020-10-02), azpian duen testuarekin.