Zumeta bihotzean

Gaur eguerdian, Zarateko lepoko pagadian —Azkarate eta Bedaio artean, Balerdi mendiaren oinetan—, ekitaldi bat egin da Jose Luis Zumetaren omenez; hona hemen argazki batzuk.

Ekitaldia aurtengo Azken Muga festibalaren barruan antolatu da, eta mural handi bat margotu dute gaur hara bildutako zenbait artistak. Rukula musika taldeak ere parte hartu du.

Erakusketa bat ere bada bertan, irailaren 26ra arte zabalik (asteburuetan baino ez, oker ez banago). Merezi du inguratzea, lekuaz eta bere magiaz gozatzeko besterik ez bada ere.