1 Aliterazioak aliritzira darabiltzan literatura ez da ona.
2 Fuck anglizismoak!
3 Ulergaitz gertatzen den joskera ekidin ahal izatea da ondo idaztearen funtsezko ezaugarria.
4 Ortografía zuxen erabilli; eta puntuazioa
5 Ihes egin topikoari izurriteari bezala, beti geratuko zaigu Paris!
6 Konparazioak topikoak baino okerragoak dira.
7 Eta okerren-okerrenak, superlatiboak dira.
Zortzi: formatu eta estilo kontsistenteak erabili.
9 Saia zaitez gutxi edo asko zehatza izaten.
10 Gauza orokorrak ez dira inoren gustuko.
11 Ez zaitez errepikakorra izan, ez erabili behin eta berriz hitz berberak, erabat eta zeharo alferrikakoa da eta.
13 Zertarako galdera erretorikoak?
14 Esajeratzea hamaika mila aldiz txarragoa da motz geratzea baino.
14 Hamar puntu baino gehiagoko zerrendak ez dira oso argiak.
Oharra: Erositako prezioan dakarkizuet, Twiterren gaztelaniaz jasotakoa euskaraz emanda (gaztelaniazko bertsio hori, berriz, André Höchemer-ek alemanetik itzulia omen da).