Kuba zuri-beltzean: argazki erakusketa Antiguako Txirain Elkartean

Kubara egindako bidaietan ateratako milaka argazkiren arteko lagin txiki bat (20 irudi baino ez) aurkeztuko dut datozen hilabeteotan, Antiguako Txirain Elkartean egingo dudan erakusketan. Erakusketa 2023ko urriaren 5etik 2024ko urtarrilaren 10era arte egongo da ikusgai (elkartea irekita dagoen tarteetan, noski). Bisita “gidaturen” bat ere antola liteke, inork interesa izanez gero; horretarako, jarri harremanetan nirekin, eta egingo dugu modua elkarrekin ikustera joateko.

Eskolatik bueltan. Santiago de Cuba, 2013. (DMA0247vw.jpg)
Eskolatik bueltan. Santiago de Cuba, 2013.

Gonbidatuta zaudete denok. Eta webean ikusi nahi izanez gero, berriz, jo hona.