Aotearoa: laku, mendi, haran, ordoki eta fiordoen sorrera

Gizakiak denbora neurtzen ez zuelarik artean, Rakiren –Aita Zeruaren– semeak lurrera jaitsi ziren haren bigarren emazte Papatūānukurekin –Ama Lurrarekin– elkartzeko.

Baina partitzeko tenorea heldu zitzaienean, waka (kanoa) zeruratzeko egin zuten karakiak (otoi kantak) huts egin zien.

Orduan, igo ziren eskoratua geratu zitzaien wakaren sartaldeko ertzik garaienera, eta, gutxika-gutxika, bai berak eta bai beren waka hura harri bihurtu ziren; hala sortu zen Aotearoako (Zeelanda Berriko) Hego Uhartea. Aoraki (Cook), Rakiroa, Rakirua eta Rārakiroa (Tasman) mendiak dira Rakiren semeak.

MathesonLakua_700px
Lake Matheson (Fox Glacier, Zeelanda Berria)

Rakiren biloba Tū Te Rakiwhānoak birmoldatu zituen wakaren hondakinak, jendea uharte hartan bizi ahal izan zedin. Bere aizkora magiko Te Hamoren laguntzaz eratu zituen Te Wāhipounamuko1 laku, mendi, haran, ordoki eta fiordoak.

Oharra: Argazkian elurturik ageri diren mendi garaienak Rārakiroa (ezkerrekoa) eta Aoraki (eskuinekoa) dira, Aotearoako altuena azken hori.

  1. Te Wāhipounamu (“jadearen edo harri berdearen lekua”, maorieraz) esaten zaio Zeelanda Berriko Hego Uharteko hego-mendebaldeari.