Urte berri on!

Amaitzera doa urtea. Blogoetatan behintzat, eskas joan da, eskas joan denez! Ea datorren 2018 honek zer dakarren. Eskerrik asko eta urte berri on denoi! X.

Upeltegiko irudiak zoomean zehar

Arrapaladan sartu da mutila soroko egunetik upeltegiko gauera, hara eta hona begira, urduri… Non ote da?, bere baitan. Ate atzean, nonbait, isilik… Gordelekutik irten, ateari bultza eta maratila eman dio…