Esan nien

“Esan nien paretik kentzeko”, errepikatzen zuen behin eta berriro, armak erabiltzeko baimena erakusten zuela. Eskuburdinak jartzen ari zitzaizkion ertzainek txandaka erreparatzen zieten, oraintxe agureari, oraintxe atariko askaren ondoan zerraldo zeutzan…

Epailea eta terrorista

Preso euskaldunaren amak, apaiza lagun, Espetxe Zaintzako Epaile andrearengana jo du, etsian. Apaiza mintzo da: –Etxera eraman nahi luke, hiltzera. –Erantzungo al luke, eguneko 24 orduetan, semeak egin lezakeen guztiaz?…

Azkeneko bisita

Jo behar ez duen orduan jo du telefonoak. Tapakiak bere aldera bildu ditu lagunak, Mikel ohetik jaiki eta sala aldera abiatu denean: –Mikel? –Bai. –Nerea… –Zer gertatu da? –…bere burua…

1946

Félix Antoñanak mira egiten du, auzolan behartuan eginarazitako errepidean barrena etxera bueltan datorrela. Oker ez badago, leku hartantxe izan zen, bera atxilo zeramatela, kamionetari alto eman, alkatea eta beste batzuk…

Bertsio ofiziala

Oso pelikula gogorra da. Hiru preso politikoren benetako historia kontatzen du: kartzelan zeudela militarrek bahitu, eta hamabi urtez luzatuko den isolamendu eta torturazko epealdi latza erakusten zaigu pantailan, gordin eta…