Hemen dira amilotxak berriz ere!

Kukua oraindik ez, baina hemen da amilotxa berriz ere! Gaur goizean hor zebilen, goiz asko, beltxalearen adarrean ipinitako habia kaxan miaka: zurezko etxetxoa errentan hartzekotan, nonbait, iazko prezio eta baldintzetan…