blogoetak


Tripak mintzo direnean

Santiagoko kalean, argazkia egiten ari hintzela, oihu bat atzetik:

–¡Eh, gringo!
–¡Gringo serás tú! –enkoadrea taxutzen jarraitu duk, atzera begiratu ere gabe.
–Ah, ¿español?
–No. –argazkia atera eta jiratu haizenean ikusi duk: 18 urteko mukitsu bat, bera bezalako beste biren abaroan.
–¿De dónde, entonces?
–Vasco.
–¿En dónde queda eso?
–Si no sabes, aprende.

Saiatzen haiz, baina beti ez zegok atsegin izaterik. Batzuetan tripetatik ateratzen dituk gauzak.

 

 

Iruzkinak

4 erantzun “Tripak mintzo direnean” bidalketan

  1. olatz-ren avatar
    olatz

    Zuri batzuetan, eta niri gehiegitan!
    Uste dut hobe nukeela ebakuntza egin eta tripak kentzea azken boladan.

    1. artzubi-ren avatar

      Lasai, Olatz, erabaki drastikoegirik ez, arren. Tripak behar ditugu-eta, barrukoak libratzeko. 🙂
      X.

  2. Patxi-ren avatar
    Patxi

    Kaixo, lagunok,

    bai, tripak libratzeko daude; horretan gorputza jakintsua da, behar ez duena botatzen du. Buruak, ordea, ez du ikasten eta dena gordetzen du ona eta txarra. Horregatik dira ezinbestekoak lagunak, gure buruak arintzeko.

    Zabal bizi,

    Patxi Angulo

    Badirudi lelo hori hartu dudala agurtzeko.

    1. artzubi-ren avatar

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bat dutenak dira.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.