blogoetak


Asteko irudia: Eklipsea (berriz!)

Eguzki eklipse osoa (Mendabia, 2026-08-12)

 

Duela hilabete eta erdi eguzki eklipse osoa ikusteko parada aparta izan genuen Euskal Herrian. Baziren ehun urte eta gehiago horrelako aukera bat izan zen aurreko alditik; ehun eta berrogeita hamarretik gora falta omen dira hurrengorako.

Fotomuntaketa osatzen duten argazkiak Mendabian eginak dira, joan den abuztuaren 12an. Nikon D780 kamera eta Tamron 150-600 mm F/5-6.3 zoom bat erabili nituen, tripode batean jarrita; Arteski eguzki filtro bat ipini nuen lentearen aurrean eklipsea partziala zen bitarte osoan (erdiko argazkian izan ezik, beraz), kameraren sentsorea babesteko.

 

Oharra: Argazki hori, bere testuarekin, Tolosaldeko Ataria-n argitaratu da gaur, “Begirada grafikoa” atalean. Lehendik ere banituen argitara emanak blogean eklipsearen argazkiak, baina, muntaketa hau desberdina denez, eta Atarian atera dutenez, berriz ere argitaratzea pentsatu dut.

Iruzkinak

8 erantzun “Asteko irudia: Eklipsea (berriz!)” bidalketan

  1. Mariaje-ren avatar
    Mariaje

    Mila esker Xabier berriro partekatzeagatik!

    Ez gara edertasunari begira egoteaz nekatzen!

    Mariaje

    1. artzubi-ren avatar

      Egia da! Eskerrik asko berriz, Mariaje.

      X.

  2. Leonel-ren avatar
    Leonel

    Tremenda imagen de la secuencia del eclipse de sol, Xabier!!!!! Muy linda!!! Tenemos el honor de que próximamente una imagen similar formará parte de la quinta edición del Diccionario básico escolar, del cual Xabier es uno de los miembros principales del equipo de realización!!! Muchas gracias!!!

    1. artzubi-ren avatar

      Eskerrik asko, Leonel! Un honor para mí formar parte de ese gran proyecto que es el Diccionario Básico Escolar.

      X.

  3. Maia Kontxita Erro Jauregi-ren avatar
    Maia Kontxita Erro Jauregi

    Ezin ederragoa!!! Milesker

    1. artzubi-ren avatar

      Eskerrik asko hiri, Kontxi.

      X.

  4. Adolfo Bornaetxea Rodriguez-ren avatar
    Adolfo Bornaetxea Rodriguez

    Ilargiak eguzkia besarkaturik
    eta zerua ilunabar bihurturik
    argazkian une magikoan gelditurik
    argi eta itzalez ametsa sortu duk hik

    1. artzubi-ren avatar

      Hi haiz, hi,
      bertsolari!

      X.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bat dutenak dira.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.