
Horra hor Nafarroako hegoaldetik (Mendabia) ikusi genuen eguzki eklipse osoaren nire bertsioa. Ondotxo dakit hamaika irudi ikusiko zenituztela honezkero —baita hamabi ere!; eta hobeak, segurutik—, batzuk gogaituta ere egongo zaretela ditxosozko eklipseaz eta hartaz eman duten alamenaz, baina zer egingo diogu, neuk ere ekarri nahi izan dut hona joan den asteazken iluntzean bizi ahal izan genuen ikuskizun ederraren nire bertsioa: gure mendeko, gure denborako eklipsearen nire bertsioa. Simetria faltak atentzioa eman badizu, jakin ezazu eguzkia eskuin muturreko argazkia egin eta handik zazpi minutura ezkutatu zela (21:14an, Mendabian behintzat), eklipsea guztiz amaitu gabe zegoela.
Goiko muntatze horretako bederatzi argazkiak nahierara muntatu ditut (ez bilatu zientifikotasunik, ez dago-eta: eguzkiaren tamaina desberdinei begiratu besterik ez dago), nire gustura. Nikon D780 kamera eta Tamron 150-600 mm F/5-6.3 zoom bat erabili nituen, tripode baten gainean jarrita, kliskagailutzat mugikorraz baliatuz; Arteski eguzki filtro bat ipini nuen lentearen aurrean eklipsea partziala zen bitarte osoan (osotasuna jasotzen duen argazkian izan ezik, beraz), kameraren sentsorea babesteko.
Hemen uzten dizkizuet egun horretan egindako beste argazki batzuk:













Utzi erantzuna