Lanpasak, hizkuntzak eta abar

Hiri turistikoaren erdialdeko etxea, lehen solairua. Ezker-eskuin, bi ate: A eta B. Ezker-eskuin, bi lanpas, bataren erpinak bestearena ukitzen duela.

Ezkerreko lanpasean “Kaixo” dio, etxera heldu denak irakurtzeko moduan; eta “Agur”, etxetik irteten denak irakurtzeko moduan (“Kaixo”k eta “Agur”ek, beraz, buruaz ukitzen dute elkar). Eskuinekoan, “feelfree… at home!”: sartu lasai, zeure etxean zaude.

Atariko ate ondoan paratu berri duten kartelean, honako hau irakur daiteke, egungo Donostian beste atari askotan bezala: “VT Vivienda para uso turístico / Erabilera turistikoko etxebizitza 1º B”.