Motxilak

Hire ikasleen adina huenean ez zituan, noski, existitzen, orain haiek erabiltzen dituzten gurpildun maletatxoak, hegazkinetan-eta eskuko ekipaje gisa onartzen dituzten eta exekutibo modernoek eramaten dituzten horietakoak.

Hire orduko adina duten gazteek ez ditiztek ezagutzen, nonbait, hik garai hartan −eta oraindik ere!− edonora joateko erabiltzen hituen −dituan!− motxilak.

Aspertu dituk, antza, motxilak bizkarrean erabiltzeaz, hik ez bezala txiki-txikitatik eskolarako erabili behar izan dituztelako −edo.