Hamabi urte gaur, Madrilgo Atotxa inguruetako atentatu haiek gertatu zirela. Irratian esan dutenez, batera azalduko dituk ekitaldian, estreinako aldiz, politikari eta biktima elkarteetako ordezkari guztiak. Despolitizatu egin behar omen duk kontua, hala esan ditek.
Zer esan nahi du despolitizatzeak hemen? Posible ote da halako zerbait despolitizatzea? Dena despolitizatu nahi ditek egunotan, politika politikari profesionalen esku utziz; politika haien patrikak betetzea ahalbideratzen duen zeregina baino ez bailitzan.
Interneten bila aritu haiz, eta, gaurko datarekin behintzat, ez duk ageri ETA aipatzen duen albisterik honen inguruan.