Europarrak, soldaduak eta besteak

Gutxienez 16 hildako Boli Kostan, gune turistiko batean, erasoan. Albistearen izenburua, EITBren webgunean.

Eta aurreraxeago, albistearen testuan: Gutxienez 16 lagun, tartean lau europar eta bi soldadu, hil dira gaur eraso terrorista batean, Boli Kostan…

Lau europar? Bi soldadu? Eta beste hamarrak, zer ote dira? Zibilak? Beltzak? Ez al zuten, bada, bizi guztiek berdin balio?

Irratian entzuna huen albistea arratsaldean, estreinakoz, eta lau europarrena baino ez ditek orduan aipatu; soldaduena ez zitean artean jakingo.