Ordubeteko tartean, birritan belztu zituan atzo beste batzuetan argia ekarri ohi duten mezu berdeak. Heriotzaren berri, ostera ere, whatsappetik.
Bat-batekoak, biak. Hire adinekoa bata, hamazazpi urtekoa bestea.
Halabeharra, argi askoa duk hitza. Patua okertzen denean, halaxe behar dik eta kito. Ez zegok, gure zaharrek esaten zuten bezala.