Contamos contigo

Goizean irten, eta aurreko egunetan zarataren eta kearen mende egondako kaleak, hutsik. Igandea delako izango duk, bere artean bidaiariak.

Puebla.
Trafikoa dagoen kalegurutzeak gazteek zaintzen dituzte, istripurik egon ez dadin.

Zócalo esaten dioten plaza nagusira hurbildu, eta kirol giro: aerobic taldea zuhaizpean, musikaren aginduetara jardunean; lasterka jendea, txandala jantzita; bizikletak harat-honat, familia osoak ere bai. Eta plaza izkina batean, kamioia bizikletaz kargatuta, eta jendea ilaran, bizikleta noiz emango dioten zain. Kirolaren eguna izango duk, bere artean bidaiariak.

Cholula.Duela hiruzpalau urtetik hona, Pueblako erdialde historikoa itxi egiten diote trafiko motordunari, igandero-igandero, goizeko zortzietatik arratsaldeko ordu bietara, jendeak kirola egin dezan. Bizikletak ere doan uzten dituzte, udalaren kontu doa dena. Pueblak bi milioi bizilagunetik gora ditu.

Contamos contigo zioen frankismoaren hondarretako esloganak, zuri-beltzezko telebistatik ozen. Urte asko joan dira harrezkero…

Zebrabideetan bidea ematen ez, baina beste hamaika kontutan badagoela zer ikasia hemen ere, bere artean bidaiariak.