Ikus gaitzazuen desagertuko gara, entzun gaitzazuen isilduko gara

Kulturgileen greba digitala, bihar eta etzi

“Ikusi gaitzazuen desagertuko gara, entzun gaitzazuen isilduko gara” lelopean,  2020ko apirilaren 21ean eta 22an webean edukirik ez argitaratzeko deia egin dute euskal kulturgintzako hainbat eragile eta sortzailek (900etik gora dira deiari atxikiak, orain arte). Tartean, kulturgile profesionalak ez ezik, profesionalak ez direnak ere badaudenez, blogoetari hau ere atxiki egin zaio deialdiari, eta, beraz, bihar eta etzi ez du ezer berririk jarriko blogean.

Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik beheko irudian.