blogoetak


Bizitza efimeroa, Zarauztik Tolosara

Zarauzko Sanz Enean egon ondotik, Tolosara mugitu dugu Koldobika Jauregiren omenezko Bizitza efimeroa arte erakusketa.

Alkizako Udalak, herriko hainbat eragilerekin eta Ur mara museoaren lagunekin batera, joan den ekainean hil zen Koldobika Jauregiren inguruko ekitaldi batzuk antolatu zituen urrian; horien artean zen Bizitza efimeroa izeneko erakusketa, bihar hasi apirilaren 29tik maiatzaren 31ra arte Tolosako Aranburu Jauregian ikus daitekeena (Aste Santuan ez da zabalik egongo).

Dakizuenez, esposizioan, Koldobikaren inguruko artista batzuen obrak daude ikusgai; besteak beste, Jose Ramon Anda, Eduardo Arreseygor, Isabel Azkarate, Elena Cajaraville, Juan Chillida Ameztoy, Iñaki Epelde, Keixeta, Barbara Stammel eta Jose Luis Zumetarenak.

Horiekin batera, dantzan jarraitzen dute Dantza-ren filmaketan (Telmo Esnal, 2018) egin nituen argazkiek.

DOE0174_1_DKH0284

Erakusketa astelehenetik ostiralera ikus daiteke, 17:30etik 20:30era.

Oharra: Alea Zarauzkoari badagokio ere, hemen kontsulta daiteke erakusketaren katalogoa.

Iruzkinak

2 erantzun “Bizitza efimeroa, Zarauztik Tolosara” bidalketan

  1. Mariaje-ren avatar
    Mariaje

    Mila esker hain esku zabal partekatzeagatik!

    1. artzubi-ren avatar

      Zuri, Mariaje.
      X.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.