Eta denbora geratu egin zen

Denbora geratu egin zen, edo hala zirudien behintzat, halakoxeko moteltasuna zerion, eta zer gerta geratu ginen leihoetan, mira, uzkur besaulkietan, uzkur oheetan, geroak zer ekarriko, presoa kartzelan nola egunen arrastoak…

Autoestimua

Urrutitik erreparatu diek, hire espaloi beretik zetozean. Mutikoaren gorputz jarrerak ez zian zalantzarako tarte izpirik uzten: burumakur zetorrean gizagaixoa, amonaren eskutik helduta, erdi arrastaka; eta negarrez intzirika, arnasa hartu ezinik…

Donostiako bidegorrian

–Begira, Iraitz, begira, gizona bizikletan, kaskoa jantzita –aitak, buru-has, bizikletaren atze aldean daraman ume petralduari.