Asteko irudia: Negua

Udaberria ate joka dugun honetan, paisaia elurtua, negua. Zuhaitza oraindik biluz, etxola pare bat, mendia. Natura. Irudi honek iradokitzen diguna gorde nahi dugu ala Zaldibarko zabortegiak azalarazi duen hondamendian kakazten…

Hemen dira amilotxak berriz ere!

Kukua oraindik ez, baina hemen da amilotxa berriz ere! Gaur goizean hor zebilen, goiz asko, beltxalearen adarrean ipinitako habia kaxan miaka: zurezko etxetxoa errentan hartzekotan, nonbait, iazko prezio eta baldintzetan…