Igartubeiti Dantzan

Dantzan dolare ertzean.

Gipuzkoako Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoan egindako erakusketa, 2019ko ekainaren 13tik irailaren 30era.

Bilduma ikusteko, egin klik gaineko argazkian.

Erakusketan, Dantza pelikula (Telmo Esnal; Txintxua Films, 2018) Igartubeitin filmatzen ari zela egindako argazkien aukera bat aurkeztu da, Koldobika Jauregi eskultoreak filmerako diseinatu eta baserriko eszenetan dantzariek erabilitako jantzi eta atrezzoko objektu zenbaitekin batera.

Argazki hauetako gutxi batzuk Dantza-ren inguruan egindako beste erakusketa batean (Kameren aurrean dantzari) ere aurkeztu nituen, baina gehienak orain arte argitara eman gabeak dira, eta Igartubeitiko making of-eko zenbait irudirekin batera aurkezten ditut oraingoan. Beste erakusketa haren aurkezpen hitzetan nioen bezala, 2014ko udaberrian Igartubeitin egindako estreinako filmatze saio haietan maitemindu nintzen Esnal, Jauregi eta Urbeltzen proiektuarekin, orduan sortu zen proiektu fotografiko honen lehen ernamuina.

Erakusketa honek ere jaso du Txintxua Films ekoiztetxearen laguntza.

2019ko maiatza.

 

Almute dantza.