Epailea eta terrorista

Preso euskaldunaren amak, apaiza lagun, Espetxe Zaintzako Epaile andrearengana jo du, etsian. Apaiza mintzo da:

–Etxera eraman nahi luke, hiltzera.
–Erantzungo al luke, eguneko 24 orduetan, semeak egin lezakeen guztiaz?
–…
–Neuk bai, ordea, neuk erantzun dezaket.

Espetxean hil zen. Amari biharamunean jakinarazi zioten, bisitan joan zelarik.