blogoetak


Asteko irudia: Normaltasun berria

Normaltasun berria delakoan eman dugu uda: urruntze soziala, maskarak, ilarak nonahi, festarik ez, opor bidaiak auzora… Konfinamenduaren ondoren aski bezatuak ziruditen kurbak harrotzen hasi dira berriz abuztuan zehar, datorkeenaren aurrean dugun ziurgabetasuna areagotuz. Gizartearen portaera oro har arduratsuaren ondoan, den-dena auzitan jartzeko joera ere hasi da lotsagabetzen…

Oharra: Argazki hori Asturiasen atera nuen, joan den udan. Tolosaldeko Ataria-ren “Begirada grafikoa” atalean plazaratu da gaur (2020-10-02), azpian duen testuarekin.

Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bat dutenak dira.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.