Atzoko Berriako Andoni EgaƱaren zutabean: Eta halere, baina potolo bat jarri digu begien bistan duela mende erdiko astinaldiak. Ordudanik, ez dugu gisa eta sakonera horretako mugimendurik abian ipini. Erakundeek ez dute luzerako kultur proiektu taxuzkorik aurkeztu. Tentagarriago zaie une jakin batean durundi handi samarra osatuko duen zerbait bultzatu gero durundia bere baitan agortuko bada ere. Eta geu ere, sortzaileok, oso geure baitara bilduak egon gara.
1970eko hamarkado pizkunde berri hartaz ari da: Debako Arte Eskola, Ez dok hamairu… Eta egia da, ez da berriz sortu hemen halako mugimendurik, eta geure belaunaldia izan da, hain zuzen ere, ezer sortzekotan sortu beharko zukeena; baina… sortuko ote da inoiz berriz halakorik? Posible ote da?
Ez ote da, mundua, Euskal Herria, gu geu… erabat aldatu dela/garela ordutik hona, ia oharkabean izan bada ere?