Makinak suntsitu?

Souillac-eko automaten museoko sarreran, honako hau irakur daiteke:

Makinak suntsitu?

I. mendeko Erroman, Vespasiano enperadorearen garaian, pisu handiak jasotzeko makina bat asmatu zuen ingeniari trebe batek, gizon askoren nekeak gupidets edo aurreztu zitzakeen tresna, alegia.

Enperadoreak ongi saritu zuen asmatzailea. Eta esan zion: “Ontsa jardun haiz. Baina hire makina suntsitu beharra zegok. Ez nitizkek miseriara kondenatu nahi hainbat eta hainbat eramaile, makina hori dela medio ogibiderik gabe utziz.”

Vespasiano gizon jakintsutzat zeukaten bere garaian.