blogoetak


A room with a view

Mexikoko Pueblan, XVII. mendeko ostatuan, Lavaderos izeneko gela (bertan zegok garbitoki zaharra, hiru harraska eta guzti). Eta gelaren antzeko, hotel osoa, antigoaleko trastez mukuru, gehitxo aukeran. Lasaitasun pixka baten bila iritsi hintzen hona, bost bat gau bertan emateko asmotan; eta lasaitasuna bai, baina ea ez haizen bertan lizuntzen!

  • Atetzarra. Puebla.
    Atetzarra.

Iruzkinak

2 erantzun “A room with a view” bidalketan

  1. Patxi-ren avatar
    Patxi

    Dotore bista! Unibertso osoa ikusteko aukera huen, ondo begiratuz gero.

    1. artzubi-ren avatar

      Arrazoi duk, bista perfektua, zero akats: zeru urdina, hodeitxo batzuk… ezin kexatu.
      Eskerrik asko iruzkinagatik, Patxi, azken boladan spama besterik ez zuan iristen iruzkin gisa.
      Xabier.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bat dutenak dira.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.