Egun eza

Biharamunean ez zuen eguna argitu. Txoriak ere inguratu zitzaizkidan, lagun. Irratia normal ari zen, deus gertatu ez balitz bezala. Sortalderago bizi zen jendeari deitzea pentsatu nuen, ea atzeratze huts bat ote zen: ez zuten telefonoa hartzen. Sartalderagokoekin saiatu nintzen gero: ez zidaten ulertu.

Bi hilabete badira hola nagoela, eta laketu egin naiz dagoeneko. Goxo egoten da, nare, iluntasun honetan.