“Konfinamendu garaiko divertimento bat” azpititulatu dut muntaia audiobisual hau (4 min 40 s). Bertan bildu ditut, Ravel ziburutarraren boleroaren erritmoan, itxialdiaren lehen berrogeitamarraldian leiho batetik eta egunez egun egindako argazkiak, batetik, eta maiatzaren bosteko egunsentian egindako timelapsea, bestetik. Hasieran eta bukaeran testu labur batzuk ere badira. Ea gustukoa duzuen.
Are edERRAgoa!
Hunkigarria! Zirraragarria!
Jarraitu horrela diVertitzen, Xabier!
Muxu!
Eskerrik asko, Txus, pozten naiz gustatu bazaizu.
X.
Zure leihoaren beirategi laukitik munduaren borobiltasuna ikusteko aukera eman diguzu. Zirkuluaren koadratura… Ikusmiratik ikuspegira!
Eskerrik asko Xabier!
Nork esan zuen zirkuluaren koadratura ezinezkoa zela? Ez ote gara iristen ari? 😉
Eskerrik asko, Mariaje.
X.
Ederra benetan martxotik apirilera pasatzean hostoek berdea nola erakutsi diguten ikusi ahal izatea, eta noski, baita nire desio edo nahiak beteak izatea ere.
Eskerrik asko Xabier.
Eskerrik asko, Olatz.
X.