Asteko irudia: Zurrunbiloa

Zurrunbiloa (Begirada grafikoa. Ataria, 2020-05-29)Ospitaleak —gaixotasuna— ohi eta nahi baino protagonistago bihurtu zaizkigu azkenaldian, eta gure ahuleziaren larria jarri digute begien aurrean. Bi urte badira ia argazki hau egin nuela, Gurutzetako ospitalean; eskailera zuloak zurrunbilo bat iradokitzen bazidan ere, ez nuen asko uste orduan, gauden bezalako zurrunbiloan egongo ginenik orain. Ea lehenbailehen eta ahalik eta ongien irteten garen, gehiago hondoratu gabe. Bitartean, eutsi goiari!

Oharra: Argazki hori, bere oinarekin, Tolosaldeko Ataria astekariaren Begirada grafikoa atalean plazaratu zen atzo (2020-05-29).