Eskailerako whatsapp taldea

+34 511 23 34 35______________~M

Buenos días. Gaur baten batek oka egin du portalean, garbitu degu ya. Pentsatzen ari gera kartel bat-edo jartzea, holako zerbait gertatzen danean jendeak ardura hartu beharko luke…

+34 510 28 31 35____________~Ane

Buenos días. Bai, egia da, uzaina nazkagarria da

Usaina 💩

Baña hainbeste jendekin ezin da jakin…

+34 518 17 34 30___________~A.E.R.

Goizeko zazpitan, etxetik atera naizenean, plastikuak eta zikinkeria zeuden lurrean. Baten bati compost poltsa autsiko zitzaiola pentsatu det.

+34 591 11 31 32__________~Rapel

Bigarren solairuko ikasleak parrandan segitzen zuten goizeko 4etan. Ez det ezer esango jakin gabe, baina igual baten batek txahala bota du azkenean…

+34 599 11 37 12____________~K70

Ni erori egin naiz, gaur goizean, atzeraka!

+34 518 17 34 30___________~A.E.R.

Jope! Ondo zaude? Zainduuuu 😘

Jarri behar da kartel bat atarian eta igogailuetan. Ea baten bat lotsatzen den.

+34 599 11 37 12____________~K70

Ba igo naiz etxera arropaz aldatzea eta antiinflamatorio bat hartzea, ia nola nagoen bihar

+34 576 19 57 02____________~Aaa

Lotsagarriya!

+34 511 11 51 01________~Bbbbb55

😱😱😱 ¡Q horror!

+34 518 17 34 30___________~A.E.R.

Prestatu dut kartel bat igogailuan jartzeko. Bazkaltzera joaten naizenean jarriko dut.

+34 576 19 57 02____________~Aaa

👍🏻

+34 511 11 51 01________~Bbbbb55

👍🏻👍🏻

+34 571 41 41 41________~Iñaki60

Kaixo, Iñaki naiz, bigarren solairuko pisuaren jabea. Aipatu dezuen festa hori, ikasleena… Bigarreneko ezkerreko atean zen? Hala bada, haiekin hitz egiteko…

+34 521 31 58 01___________~XA78

Ni lauretan jekitzen naiz lanea joateko, eta ez det ezer aditu.

+34 591 11 31 32__________~Rapel

Bueno, hiru t’erdiak izango ziren, berdin da. Jende asko, buila haundia zegoen, ezin zen lo egin.

Eta ez dakit ezkerrekoan zen edo eskubikoan, baina zarata izugarria zen. Hor ez daude moro batzuk?

+34 511 23 34 35______________~M

Eskerrik, A.E.R. Guri ez digu denbora eman kartela jartzeko. Juxtu garbitu egin degu, lanera jun behar genun ta.

+34 576 19 57 02____________~Aaa

Lotsagarriya!

+34 511 11 51 01________~Bbbbb55

😱😱😱 ¡Q horror!