Fuentes Carrionas: Palentziako mendialdea

Gaurko ibilbidea mendi ibilbidea izan duk, gehienbat. Cerveratik abiatu, gorantz egin haiz –esan dik bertako batek aldapa latza zetorkiala, herritik paradorera igotzeko bi kilometro dituen malda pikotik hasita: “¡Tú verás, dale goma!”; ez zaik ahazten haren aurpegia, hire gaurko plana Leongo Puente Almuhey-raino iristea zela esandakoan: “Pues te queda una buena tirada.”–, eta goi aldean jarraitu duk gero denbora gehienean, Montaña Palentina delako parke naturaletik, batik bat, Palentziako probintziaren ipar aldean (parkea, hego aldetik zeharkatu duk, Fuentes Carrionas delako partetik, mendebaletik ekialdera).

Pico Espigüete La Varga-tik.
Pico Espigüete La Varga-tik.

Alkizatik Astorgarainoko ibilbide honen punturik gorena Alto La Varga izan duk, 1.426 m-ra, eta hara Cerveratik igo haiz zuzenean, atseden handirik gabe. Hortxe iragan haiz Pisuergaren arrotik Carrión ibaiarenera. Gero, Camporredondo urtegiaren ingurua korritu duk, 1.200 m-tik goiti denbora guztian, gora-behera etengabeetan, Pico Espigüete (2.451 m) hareharrizko menditzarraren begiradapean. Azkenean, Velilla de Río Carrión-era jaitsi –festa-eguna zuan, bertan egin duk bazkari legea–, eta handik, Guardo-n barrena, Puente Almuhey-ra heldu haiz arratsaldeko hirurak aldera.

La Varga gainean, Francisco Vighi, XX. mendeko poeta espainiarraren poema baten amaiera irakurri duk, Carrión ibaiari eskainia1. Eta huraxe euskaratzea pentsatu duk, gaurko blogoeta honi amaiera emateko:

Carrión ibaiaren bizitza-heriotzen erromantzea

[…]

Urloetan burgesa da,
langile, aldiz, errotetan;
igali jalkien lapur
Gotzainaren baratzean.

Amets handi: itsasoa.
Helburu-ametsak saltzea
Villamurielgo ardoak
direla medio betea:
arrea haren bizitza,
makurra ibilbidea.

Valladolid ez jotzearren
–nazionalismo gordean–
Dueñas parean du egiten
buruaz beste Pisuergan,
laborari otzan hartan
etsai lehiakidean.

Jaio ta hil, probintzian;
palentziarrago(r)ik inon ez.
Hil otoitza zor diote
San Isidroko fraideek.

 

 

  1. Romance de la vida y la muerte del río Carrión

    […]

    Es burgués en los remansos;
    laborioso en los molinos;
    ladrón de frutas caídas
    en las huertas del Obispo.

    Sueña un viaje largo: el mar.
    Traiciona sueño y destino,
    de Villamuriel el mosto
    le hace perder el sentido:
    lleva una vida turbia
    y un derrotero torcido.

    Por no ir a Valladolid
    -cosas del nacionalismo-
    se suicida junto a Dueñas
    arrojándose en el río
    Pisuerga, labrador manso,
    competidor y enemigo.

    Nace y muere en la provincia;
    no hay otro más palentino
    Recen por él un responso
    los frailes de San Isidro.