blogoetak


Kurriloak han

Kurriloak agertu ei dira berriz Euskal Herriko zeruan,
Ez dut halakorik bistatu Kubako Santiagon.

Beste gerra bat piztu omen da, Europan orain,
hiriko hotel nagusia itzalita dago hemen.
Pandemia gabe, Ukraina omen egungo hizpidea han,
ipar alderako ihesbide berriaz ari dira hemen.
Inauteria normal ari omen da Tolosan,
negu partean ez da inauteririk hemen.

Kurriloak agertu ei dira berriz Euskal Herriko zeruan,
etsi laino ilunak sumatzen ditut nik hemengoan.

Hemen nago edo han?
Hanago hemen baino?
Halakoxeak dira garaiok:
aise egoten ahal gara
ez gauden hartan,
nekez egoten gara
gauden honetan.

Iruzkinak

4 erantzun “Kurriloak han” bidalketan

  1. Txus-ren avatar
    Txus

    Ederrak hitzak, Xabier.
    A ze garaiak, bai!
    Ondo izan, han.

    1. artzubi-ren avatar

      Saiatuko naiz, bai, hemen egoten 😉 Eskerrik asko, Txus.
      X.

  2. Mariaje-ren avatar
    Mariaje

    Han, hemen, munduko edozein bazterratan… garai zailak egokitu zaizkigu; lozorroan egon ohi gara; begirada luzatzean, ez da samurra ikusten ari garena…

    Ondo izan han. Hemendik besarkada!.

    Mariaje

    1. artzubi-ren avatar

      Zailagoak dira gu ez beste askorentzat, baina ematen du gero eta hurbilago ditugula guk ere.
      Ondo segi, Mariaje.
      X.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bat dutenak dira.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.