Si atzo ondo zegoen!

Hamaika urteko haurraren buruan, zer ote da heriotza? Zer ote da orain arte ingurutik inor asko joan ez zaionak barruan sentitzen duena, inor hori ez duela gehiago ikusiko estreinakoz ikasten…

Beste ezpal bat

Ostatuan egin duzue topo, kafea hartu berria hintzen. Aldamenean jarri zaik, eta egunerokoa eskatu ziok tabernariari: kafea eta kopa, koñaka. Berriketan hasi nahi zuela sumatu diok. Erretiratu haizela, ezta? bota…

Usteak eta segurantzak

Zuek baino lehen hilko gara eta ez zaretela inoiz hilko usteko duzue (haiek baino geroago hilko gara eta ez ginela inoiz hilko uste izan genuen)

Ahozkoa idatzian nola eman

Goizeko zortziak jotzen ari dira Alkizako elizako kanpaiak. Aurreko hiru larunbatetan bezala, ordua du abiatzeko, Iruñera garaiz heldu eta ikastarora punttuan iritsiko bada. Hasieran uste zuen gogorrago egingo zitzaiola, gehiago…

Hitzekin jolasean

Definizioak: Heriotza: Zentzea, izateari uztea. Jaiotza: Datzea, izaten hastea. Bizitza: Datzetik zentzerainokoa. Poema (edo): Ez ginen. Datu ginen. Izan, gara. Zenduko gara. Ez gara izango.