Gu ere mundua ginen

Zinez uste izan genuen ez ginela lehengoak bezalakoak izango. Denbora luzez, besteri leporatu genion lehengoen jokabide berdintsua, gauza askotan. Azkenean, baina, geu ere haiek bezalakoxeak ginela aitortu behar izan genuen, ezer gutxitan…

Lehen mailako albisteak

Gorka Lupiañez torturatu egin zutela ebatzi du Nazio Batuen Erakundeak. Bi langile hil dira bi istriputan: bata Zestoan eta bestea Zarautzen. Ez dakit xuxen noiz aireratu diren bi berriok: Zestoan…

Hemezortzi

Hamabi urte zituela, zahartxoa iritziko zion, noski, 18 urteko lehengusinari. Hamasei bete zituen, eta xehetasun guztiz asmatuko zuen 18ko neska katxarroarekin muxuka eta zirrika ibili zenekoa, ikastolako lagunen aurrean gixon. Hogeita…

Kameren aurrean dantzari: orain Alkizan

Tolosakoa amaituta, Alkizako Fagus Alkiza Interpretazio Zentroan egongo da orain erakusketa ikusgai, maiatzaren 13tik ekainaren 30era. Fagusek bisita ordutegirik ez duenez, ikusteko hitzordua eskatu behar da, telefono honetara deituz: 688…

Autoestimua

Urrutitik erreparatu diek, hire espaloi beretik zetozean. Mutikoaren gorputz jarrerak ez zian zalantzarako tarte izpirik uzten: burumakur zetorrean gizagaixoa, amonaren eskutik helduta, erdi arrastaka; eta negarrez intzirika, arnasa hartu ezinik…