Lenga edo pago aizuna (Nothofagus pumilio) Patagoniako basoetan ohikoa den zuhaitz mota bat da; pago austral, haritz zuri edo Suaren Lurraldeko haritz ere esaten zaio. Zenbait tokitan 30 m-ko garaiera izatera iristen da, nahiz eta altuera handiko mendi inguruan zuhaixka gisa hazten den; hostoerorkorra da, eta oso zur ona ematen du altzariak egiteko eta eraikuntzarako.
Argazki sorta honetara Puerto Williams (Txile) inguruko Cerro Bandera-ko lengadi zahar batean egindako argazkiak ekarri ditut1. Puerto Williams Beagle kanalaren hego aldeko ertzean dago, eta munduan hego alderen dagoen hirigunea-edo da (lehia zentzugabe horretan arerio duen Argentinako Ushuaia bera baino hego alderago), 54º 56′ 03″ S latitudean.
Horiek bai argazki ederrak!
Altxorrez betetako basoa!
❤️❤️
Eskerrik asko, Mariaje! Oraingoan, bion begiek batera gozatu dute baso horren edertasunaz 😉
X.
Ederrak argazkiak! Testua irakurri izan ez bagenu ez genukeen jakingo latitude horietakoak zirenik 😉 ezta pago aizuna existitzen zenik ere 😉
Segi gozatzen
Eskerrik asko, Olatz, etorri beharko duzu baso eder hauek ezagutzera! Baina, hori bai, ondo jantzita etorri: uda betea den arren, elurrez zuri agertu dira gaur goizean inguruko mendiak, eta mila metro inguruko altuera besterik ez dute.
X.