blogoetak


Bizitza eta heriotza lengadian: argazki sorta bat

Lenga edo pago aizuna (Nothofagus pumilio) Patagoniako basoetan ohikoa den zuhaitz mota bat da; pago austral, haritz zuri edo Suaren Lurraldeko haritz ere esaten zaio. Zenbait tokitan 30 m-ko garaiera izatera iristen da, nahiz eta altuera handiko mendi inguruan zuhaixka gisa hazten den; hostoerorkorra da, eta oso zur ona ematen du altzariak egiteko eta eraikuntzarako.

Argazki sorta honetara Puerto Williams (Txile) inguruko Cerro Bandera-ko lengadi zahar batean egindako argazkiak ekarri ditut1. Puerto Williams Beagle kanalaren hego aldeko ertzean dago, eta munduan hego alderen dagoen hirigunea-edo da (lehia zentzugabe horretan arerio duen Argentinako Ushuaia bera baino hego alderago), 54º 56′ 03″ S latitudean.

  1. Argazki guztiak lenga basoan eginak dira, baina badira tartean zenbait irudi non lenga ez diren beste zuhaitz batzuen xehetasunak ageri diren.

Iruzkinak

4 erantzun “Bizitza eta heriotza lengadian: argazki sorta bat” bidalketan

  1. Mariaje-ren avatar
    Mariaje

    Horiek bai argazki ederrak!
    Altxorrez betetako basoa!
    ❤️❤️

    1. artzubi-ren avatar

      Eskerrik asko, Mariaje! Oraingoan, bion begiek batera gozatu dute baso horren edertasunaz 😉
      X.

  2. olatz-ren avatar
    olatz

    Ederrak argazkiak! Testua irakurri izan ez bagenu ez genukeen jakingo latitude horietakoak zirenik 😉 ezta pago aizuna existitzen zenik ere 😉
    Segi gozatzen

    1. artzubi-ren avatar

      Eskerrik asko, Olatz, etorri beharko duzu baso eder hauek ezagutzera! Baina, hori bai, ondo jantzita etorri: uda betea den arren, elurrez zuri agertu dira gaur goizean inguruko mendiak, eta mila metro inguruko altuera besterik ez dute.
      X.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bat dutenak dira.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.