Inactive Account Manager

Google-koek Inactive Account Manager delakoaren bidez ematen digute aukera, inactive suertatzen garenean bertan dugun informazioarekin zer egitea nahi dugun kudeatzeko. Hau da, zer egin nire informazioarekin, hiru hilabeteko epean, adibidez, ezertxo ere aldatzen ez badut? Edo nori jakinarazi hori gertatu dela? Kontua ezabatzea nahi dugu, inork ez dezan inoiz ikusi zer genuen han, zertan ibili garen?

Inactive: beste eufemismo bat, izendatu nahi ez dugun etsaia −beti garaile irten ohi den etsai hori− izendatzeko. Eta bitxiena da sakelakoaren zenbakia derrigor eman behar zaiela, kudeatzaile hori indarrean jarri nahi izanez gero. Sakelakoa heredatu duen gure “kontaktuari” doluminak emateko-edo izango da −halakorik egiteko baimena eman badiegu, noski!