Osasun azterketa

Osasun azterketa izan duk gaur, medikuarenean: bost kilo eta erdi gehiago, iaz baino; gerri bueltaren neurria, horian, gorritik gertu; kolesterola eta urikoa, berriz, muga-mugan; ezko tapoiak belarri zulo bietan…

Bejondeiala, motel, dagoeneko pronto haiz hirurogeitakoen gainbeherari ekiteko!