Salgai, Se vende

Txikiaren jaiotetzea, Itsasondon.
Txikiaren jaiotetxea.

Gipuzkoako Itsasondo, arratsaldeko bost eta erdiak. Udaberria. Eustakio Mendizabal zenaren jaiotetxea, hala dio behiala tiroz jositako plaka hautsiak. Hil zuten tiroak aski ez, nonbait, eta Txikia ostera tirokatzera etorri zen norbait, handik urteetara, haren etxe pareraino; berpiztuko ote zen beldurrez edo.

Aspaldi salgai, aspaldi itxita leihoak.