Atakea Atacaman

B Atacamako basamortuan da, eta bere webguneko zerbitzuek (eta, beraz, blog honek) atakea jasan omen dute. Hona Hostinet-ekoek bidali dioten mezua (Bilboko enpresa izanagatik ez dute euskaraz egiten, .eus domeinuak saltzeko ez bada behintzat): Su sitio web ha sido atacado y se ha incluido código malicioso en el código de su página web… Debido a esto, nos vemos obligados a bloquear el acceso a su web mediante el acceso con usuario y contraseña hasta que revise los ficheros indicados y elimine el código malicioso.

Horren ondoren, jakina, mezua dezente luzatzen da, azalduz zer egin beharko lukeen Bk hori dena konpontzeko eta beste eraso batzuk galarazteko. Uf!, basamortuan egunez bero egiten du eta gauez hotz; beroa ez da egokia lanerako, eta hotza gutxiago. Hauek ere bidaiaren zergak izango dira! –Chungaráko lakura joan beharra baino jasangaitzagoak, ordea.

Bilbora dei pare bat (Skype-z, postaz kontuak luzatu egiten baitira), eta ematen du bloga behintzat badabilela (webgunea oraindik ondo ez). Zortzi bat orduz egon da erorita. Barkamena eskatu behar, beraz, blogoeton irakurle guztiei… eta berriro aprobetxatu eskerrak emateko hor egoteagatik.

Oharra: Bazkalondoan kafetxo bat hartzera joan da B, gosaldu duen toki berera, eta bere kamerarekin egin diote ongietorria: han utzia zuen, ahaztuta… eta batere akordatu ez goiz osoan falta zuenik ere, ditxosozko webgunearekin burua! Enfin!