Argazki erakusketa berria, gaurtik aurrera eta irailaren 30era arte, Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoan.
Atzo inauguratu zen erakusketa honetan, Dantza pelikula Igartubeitin filmatzen ari zela egindako argazkien aukera bat aurkezten dut; horrekin batera, filmerako diseinatu eta baserriko eszenetan dantzariek erabilitako jantziak eta atrezzoko objektu zenbait aurkezten ditu Koldobika Jauregi eskultoreak.
Argazki hauetako gutxi batzuk Dantza-ren inguruan egindako erakusketa orokorrean (Kameren aurrean dantzari) ere bazeuden, baina gehienak orain arte argitara eman gabeak dira, eta Igartubeitiko making of-eko zenbait irudirekin batera aurkezten ditut oraingoan.
Informazio gehiago, webgunean.
Igartubeitira txango bat egiteko aitzakia ederra!