Asteko irudia: Goazen!

Goazen! (neskatxak lasterka, Zuberoako Urdiñarben)
Goazen! (neskatxak lasterka, Urdiñarben)

Diario Vasco-ren lerroburua (2020-03-04), Espainiako Ministro Kontseiluak onartu berri duen legearen zirriborroaz1 albiste emateko:

Baiezkoa beharrezkoa izango da, baita ezkon-harremanetan ere.

(itzulpena nirea da: baita ere horren ordaina incluso zen egunkarian)

Honako hau, berriz, Twiterren irakurria, aurrekoa baino bi egun lehenago:

DBHko 1. kurtsoko neskatxa batek mezua idatzi die bere lagun mutilei, esanez ezabatu egin behar dituela denen izenak mugikorreko kontaktuetatik… Ez dela ezer pertsonala, bere mutil-lagunak (“su novio”, txioa gaztelaniaz zen) hala exijitzen diolako dela.

Lehenengoa, kazetari heldu batek idatziko zuen; editore helduren batek gainbegiratuko zuen gero; eta gure periodikuaren arduradun helduren batek onetsiko zuen azkenean. Gizasemeak, denak? Seguru asko…

Bigarrena, bi neraberen artekoa da: mutilak argi dauka, bistan da, zein eskubide dituen harreman hasiberrian –ezkon-itunik gabeko harremana izanik ere.

Errealitate beraren bi adibide baino ez: “zain zaharraren usaina” esaten dio Mokoroaren hiztegiak (edo, gaztelaniaren bide beretik, “hautsok ekarriko dituzten lohiak”). Bada, errealitate hori aldatzeko, sakon sustraitutako zain zaharra lurretik ateratzen izango ditugu lanik handienak.

 

 

  1. Askatasun Sexualaren Berme Integralerako Lege Organikoa