blogoetak


Zuretarrak

Isilean negartu dituzu zuretarrak.
Joaten ikusi dituzu, ezinbestean, pixkanaka,
betiko urruntzen.
Bihotzean sentitu duzu nola libratzen zen,
amilka, adarra.
Eta gero ezabatu egin dituzu
malko horien arrastoak,
eutsi egin diezu, muga gaindiezinean,
zeure saminaren hegalei,
eta zure bizitza dohakabeari itzuli diozu,
biharamunari, geroko orduei,
hantxe iraun dezan.
Gordean,
ikusten ez den
orbain iraunkor batek nola.

Juan Manuel Inchauspe.

Bihar hamar urte joan zinela gure ondotik. Ondo gogoan dut, gaur bezalakoxe eguraldia zen, berdea; elurrak zuripe zituen Bedaio aldeko mendi-gainak.

Oharra: Juan Manuel Inchauspe (1940-1991) poeta argentinarra izan zen. Goiko poema hori, jatorriz gaztelaniaz dena (Los tuyos), Buenos Aireseko Museo del Libro y de la Lengua-ko panel batetik jaso dut.

 

Iruzkinak

4 erantzun “Zuretarrak” bidalketan

  1. Rosa-ren avatar
    Rosa

    Ederra, Xabier. Mila esker.

    1. artzubi-ren avatar

      Zuri, Rosa.
      X.

  2. Mariaje-ren avatar
    Mariaje

    Hitz gutxi baina egokirekin, zenbat pentsamendu eder josi daitekeen!

    Ederra!
    Eskerrik asko!

    1. artzubi-ren avatar

      Eskerrik asko, Mariaje.
      X.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bat dutenak dira.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.