Bloga

Bidai asmo ero honen berri MMri eman, eta aurreneko gauza: blog bat, mesedez, jarraitu ahal izateko!

Blog bat, edozein gauza edozeinek irakurtzeko modua izan dezan? Nori interesatuko zaizkio hik horrelako batean bota ditzakeanak? Zergatik eman argitara blogoeta hauetan idazten ari haizen bezalakoak, hire iritziak… barru-barrukoak direnak, batzuetan? Hau ez duk fikzioa: ez al hau horrek zenbait gauza bestela adieraziko hituzkeen bezain argi ez adieraztera eramango? Badakik posible dela sarrera batzuk publiko egin eta beste batzuk pribatu gordetzea, adibidez, edo badagoela, pasahitz baten bidez, hik nahi duanak baino irakur ez ditzan egiteko modurik… baina ez duk argi ikusten, halere.

Pentsatu beharko duk.

Oharra, ia bi hilabete geroago: Bistan da, lerro hauek irakurtzen ari bazara, “blogariak”dagoeneko pentsatu-edo duela zerbait, blogoeta hauek agerian daude behintzat hemen! Eta damutzen ez den bitartean hala egongo direla dirudi, irakurgai…