blogoetak


Zorionekoak?

Zorionekoak ginateke
euskal herriotan euskara gehiago entzungo balitz.

Zorionekoak ginateke
udaltzain, mediku, agintari… euskaldunak bagenitu.

Zorionekoak ginateke
baxoa, brebeta eta abar euskaraz egiteko aukerarik balego.

Zorionekoak ginateke
pantaila-ekranetatik jario-jasa euskaldunagoak helduko balitzaizkigu.

Zorionekoak ginateke
epaile izeneko orojakile gutxiagoren menpe bageunde.

Zorionekoak ginateke
ditugun erreferentzia guztiak gero eta erdaldunagoak ez balira.

Zorionekoak ginateke
horrenbeste aldi, urrats, oinez eta kilometroren premiarik gabe bagina.

Zorionekoak ginateke
gibelera hainbeste baino aitzinera begira bageneza sarriago.

Zorionekoak ginateke
harribitxiei gabe oinarriei erreparatuko bagenie.

Zorionekoak ginateke
esku baten lilurak eskubide ditugunen bila bultzatuko bagintu.

Zorionekoak ginateke
hizkuntza gutxiago ahomentatu eta gehiago ahogozatuko bagenu.

Zorionekoak ginateke
balitz, bagenitu, balego, balitzaizkigu, bageunde, balira, bagina,
bageneza, bagenie, bagintu, bagenu…

Baina, bitartean, sorioneku izaten etsi beharko dugu.

Harro, hori bai.

Iruzkinak

4 erantzun “Zorionekoak?” bidalketan

  1. Fito-ren avatar

    Bai, balitz eta balego
    Ez ginateke hola biziko
    (Ataungo esaera zaharra)

    1. artzubi-ren avatar

      Halaxe duk, Fito: gurean, balitz, balego eta kidakoak aspaldi itsasoak eraman zituela esaten zuan.
      X.

  2. Olatz-ren avatar
    Olatz

    Arrazoia Xabier!
    Baina zorionekoak ezin badugu izan, izan gaitezen sikiera zoriontsu !

    1. artzubi-ren avatar

      Saiatu beharko 😉

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bat dutenak dira.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.