blogoetak


Monterroso

Etorri bezala joan zen, hurbildu bezala aldendu. Erabat ustekabean.

Kasuak urrituz joan ziren ezarian-ezarian, kurbak apalduz, zenbakiak eta albisteak gutxituz; hutsean geratu arte. Itzuli ziren enkontruak, bihurtu besarkadak, azalera irten muxu gordeak. Atzendutako hazpegiak ezagutu genituen berriro, aurpegiak bistaratzeaz bat. Honetaz hitz egiteari utzi eta hartaz mintzatzen hasi ginen, lehenaldian.  

Eurite luze baten aterraldia bezalakoa izan zen, negu latzaren ondorengo udalehena. Izotz beltzak lurmentzen ari zituen eguzki goxoa zen hura.

Esnatu nintzelarik, ordea, Monterrosoren dinosauroa zer zen aditu nuen azkenean: hantxe zirauten artean neguak, euriak eta izotzek. Bero-bero jantzi eta kalera irten nintzen.

Iruzkinak

2 erantzun “Monterroso” bidalketan

  1. Mariaje-ren avatar
    Mariaje

    ⭐️☀️☃️❄️⛈☔️

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bat dutenak dira.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.